XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñaki, mutil bikaña... baño... arroxko xamarra, Josetxo dantzari ariñetan ariñena baño... parranderua, Moexto argiya ta pizkorra baño nexkatxen aurrean itz totel, Goiko Errota'ko Patxi... zenbat nexkatx ikusi ainbeste nai zituana, Benjamin... illundu ta gero bakarrik etortzen zan nere billa Anton Amerika jun zan Joxe Mari au bai zala mutilla baño ai jesuita sartu etzan ba?.

Zakurrak bezela atera ta kito! A, gizonak berekoyak dira, (oldozkor) Berekoyak...? ala ote dira ba? (Aldatuaz) ez, ez... tira... ezagutu bear da gizonak bere negoziyo ta eginbearrakin oso lanpetuak ibiltzen dirala, e?... Tomax'i ere ori bera gertatuko zitzayon gaur; egun abetan zoratu bearrean bai dabil.

Baña utskeri oyek alde batera utziaz nere Tomax oso ona da; zakar xamarra, batzutan, ori bai, baña ona... O! gatzik gabeko ogiya baño obia.

San Antonioyori eskerrak nik nai bezelakoxe senarra egokitu zait.

Tomax baño len zenbat izan nituen atzetik! Neronek ezagutzen ditudan amaika nexkatx badaude sukalde bazterretik atera gabe mutilIak begiratzen ez diotelako; nik beintzat ez nuen orrelako estuasunik izan,egunero bat edo beste banuen! mutillak... puf! nai aña, ostikoka ... (Beatzakin zenbatuaz) Josetxo, Juanito, Pako, Iñaki, Pello, Benjamin... Moexto, Anastasio, Goiko-errota'ko Patxi, Joxe, Sabin, Mikel... Zubiaurreko Joxe Mari, Mendizabal'eneko Anton... Urbaneta'ko Federiko... Jon indianua (Bat batean) o! au zarra zan, nere aitona izan zitekiena, izketan ere etzekien, Arjentina'ko gariyak gora, Arjentina'ko beyak bera, besterik etzuan asmatzen (Alai oroituaz) besteak......

Azkenean Tomax azaldu zan... o...! Tomaxito... auxe izan zan nere biotza dar-dar jarri zuana, Tomax, Tomaxito... auxe izan zan gaur urtebete aldare aurrera eraman ninduna... gaur urtebete...(Zaputz antzean) gaur urtebete bai, ta Tomax gogoratu ez! gizonak orrelakoxeak dira, bein ezkondu ezkero ez dira ezertzaz gogoratzen, (Asarre) noiz ezkondu ziran ere ez! xurikeriak beretzat bakarrik nai izaten dituzte gizonak, ezkontzako urteurrena bezela Tomax'ek egin bear zizkidan ba gaur neri, ezta? Ba, ez, ezerrez...